NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand

JARDUERAK

ABENTURA

Ekitazioa zaldiekin

Zaldi edo poniekin batera gozatzeko ekintzak eskaintzen ditugu.
Jolasen bitartez beren abilezi motoreak garatuko dituzte, zaldiketako lehenengo kontzeptuak barneratzen dituzten bitartean.

Zaldiekin batera, sentsazio eta emozio berriak aztertu eta beren imajinazio eta sormena lantzeko aukera izango dute.

Ekinoterapia

Gailur Zaldiketa eskolak Equinoterapia, gaur egun erabiltzen diren terapien osagarri modura erabili nahi dugu. Honela, zaldia eta bere ingurunea, ezaugarria espezifikoak dituzten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko bitartekaritzat erabiliz.

Terapia global baten helburuarekin zuzendu nahi dugu , pertsonaren garapenaren esparru guztiak kontuan harturik: emozionala, fisikoa, psikomotrizitatea, Komunikazioa eralazioa eta abar.

 

Gure larrabeixak

Euskal Herriko zezen-plazarik zaharrenetakoa Lasturren bertan aurkitzen da. Pentsa: euskal zezenaren sorlekua ere deitu izan zaio herriari. Larre-behiekin jolasteko eta taldeka parte hartzeko aukera dago bertan.

Inguruko abenturak

Lastur-inguruan, beste hainbat jarduera probatzeko aukera ere bada: hala nola uretako kirolak, espeleologia, geologia, Done Jakue bidea eta mendi-ibilaldiak bizikletaz. Horretarako, idatzi eta galdetu geuri zuzenean.

Paintball-a

Adin guztietako gazte zein helduentzat, primeran pasatzeko modukoa da paintball-ean jolastea. Gas-konprimituko markatzaileak erabiltzen dira kirol honetan. Normalean, bi taldetan jokatzen da, bat bestearen kontra, eta, pinturarekin markatuz, kontrako jokalari guztiak kanporatu behar dira.

TAILERRAK

Errotako bisita eta talo-tailerra

Iraganeko altxor preziatua da Lasturko errota. Errotak ondo zaindu dira mendeetan, eta, horri eskerrak, gaur egun ere, martxan jarri eta irina egin daiteke bertan. Hori da talo-tailerraren xedea: irina ekoitzi eta ondoren taloak egitea. Gaur egungo gazteek ogibide zaharra ezagutzeko aukera ematen du errota zaharrak, eta, horrela, landa-inguruko bizimoduarekiko hurbilago sentitzea.

Lasturko plaza-tailerra

Taloak egin ondoren, herri-kiroletan parte hartzeko aukera izango da familian. Aukera paregabea da familiarentzat, Euskal Herriko kirolik tradizionalenetako batean denok elkarrekin jolasteko.

Uraren tailerra

Urak ezinbesteko garrantzia du gure bizitzan; ezinbestekoa da bizitzeko. Baina zenbat dakigu uraren gainean? Eta, uraren historiari buruz? Uraren tailerrean, saiatuko gara ubideak ezagutzen eta gaur egungo nola dauden erakusten. Horrekin batera, karstaren barruan zein ibilbide egiten duten azalduko dizuegu, eta gure bizitzetan zenbateko eragina duten. Urak gure haranean orain egiten duen ibilbidea eta lehen egiten zuena konparatuko ditugu.

Gautxorien tailerra

Ez dakigu asko hegazti gautarren gainean, ez baita ohikoena mendian edo basoan gauez ibiltzea. Hala ere, gure inguruan guk uste baino askoz hegazti gehiago ibili ohi da gauez. Aurretiaz azalpen batzuk emanda, hegazti gautarrak nolakoak diren eta non egon ohi diren aztertuko dugu gautxorien tailerrean. Ondoren, ilunabarrean, haien bila ibiliko gara, eta aurrez aurre ezagutuko ditugu.

Sendabelarren tailerra

Sendabelarrak, hitzak dioen bezala, gaixotasunak eta beste ondoez batzuk tratatzeko balio duten landareak dira. Izan ere, propietate terapeutiko asko dituzte. Sendabelarren tailerrean, landare horietako batzuk ezagutu, eta horiekin ukenduak egingo ditugu.

Historiaurreko jolasen tailerra

Historiaurreko aztarnaz josita dago Lastur. Duela hainbeste urte, bertako kobazuloetan bizi izan zirenen bizimodua ezagutuko dugu tailer honetan.

GEOLOGIA ETA HERRIAREN ONDAREA

Geologiaren ibilbidea

Lasturko bailara berezia da duen izaera karstikoagatik. Balore geologiko handiko ingurua da berau. Kareharriz osatutako ingurua eta uraren elkartzearen ondorioz sortutako lur azpiko ur korronte, kanalak... fenomeno geologiko harrigarriak sortzen ditu.
Haitzuloak, kobak, sumidero eta dolina ikusgarriak ditugu .

Auzoaren geologia ulertu eta azaltzeko parekorik ez duen paisaia. Honegatik, alde batetik geoibilbideak antolatzen ditugu eta bestalde espeleologia saioak . Honela gure inguruaren gainazala eta barrenak ezagutzeko aukera izango degu.

Lasturko harria

Lasturko harria oso erabilia izan da Euskal Herriko eraikin eta kale askotan; oso estimatua izan da betidanik. Besteak beste, Arantzazuko santutegia egiteko erabili zuen Jorge Oteizak. Eskultorea bera Lasturren izandakoa da, harrien kalitatea aztertzen. Tailer honetan harriaren ezaugarriak, koloreak eta berarekin lan egiteko moduak ezagutuko ditugu.