NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand

Landetxeak

Eleizondo Handia eta Eleizondo Txikia Lastur bertan eta elkarren ondoan dauden bi landetxe dira. Bertan ostatu hartzen duenak, etxe bateko erosotasun guztiak izango ditu eskura, Lastur bezalako paraje ederrez inguraturik. Landetxe bakoitza osorik alokatzen da.

Eleizondo Handia

Zazpi lagunentzat da Eleizondo Handia, eta osorik alokatzen da landetxea. Sukalde-jangelak, bainugela eta lau logela ditu; horietako bat, beheko solairuan. Berogailu zentrala dago bertan, baita tximinia, barbakoa eta telebista ere. Etxearen leihoetako kristalak klimatizatuak dira.

Landetxearen xehetasunak

-Berogailua logeletan eta gainontzeko gela guztietan.

-Wifia doan.

-Maindirez eta toallaz hornitua.

-Tabernako zerbitzua aukeran (landetxera bertara eramateko).

-Telebista, barbakoa eta tximinia.

Landetxearen politika

-Irteera-ordua: 12:00.

-Sarrera-ordua: 17:00.

-Ordainketak kreditu txartelarekin: bai.

Prezioa

170 €/eguneko (BEZa barne, %10)

Eleizondo Txikia

Osorik alokatzen da Eleizondo Txikia landetxea. Lau pertsonentzat da, gehienez; eta 3 logela, bainugela eta sukaldea ditu. Aterpea ere bai. Berogailu zentrala dago bertan, baita tximinia, barbakoa eta telebista ere.

Landetxearen xehetasunak

-Berogailua logeletan eta gainontzeko gela guztietan.

-Aterpea etxe kanpoan.

-Wifia doan.

-Maindirez eta toallaz hornitua.

-Tabernako zerbitzua aukeran (landetxera bertara eramateko).

-Telebista, tximinia eta barbakoa.

Landetxearen politika

-Irteera-ordua: 12:00.

-Sarrera-ordua: 15:00.

-Ordainketak kreditu txartelarekin: bai.

Prezioak

140 €/eguneko (BEZa barne, %10)
Informazio gehiagorako
Tel. eta faxa: 943 199 090 / 679 928 393
Taberna: 943 199 033
Maitane Beristain