Ingurua
Lasturrek inoiz ez dio bizkarrik eman modernitateari, baina, batzuetan, badirudi tontor berde eta zelai zabalen erdigunean denbora gelditu egin daitekeela.
Donostiatik, Bilbotik eta Gasteiztik gertu egonda ere, naturaren bihotza arakatzeko aukera ematen du Lasturko auzoak. Hiriek galduak dituzten mendi-zirrikituez, animaliez, gaueko hegaztiez, bizitzeko ohiturez eta kirolez goza daiteke bertan, aterpetxeko edo landetxeko erosotasuna aprobetxatuta. Izan ere, Lastur Euskal Kostaldeko Geoparkearen barruan dago, eta hark lurraren historiako pasarte zirraragarriak gordetzen ditu.
Lasturrek ematen dituen jarduerez gainera, zerrenda ia amaigabea osa daiteke Lasturko inguruan egin daitezken abenturekin. Hona hemen batzuk:
BTT ibilbideak, zubi-jauziak, itzuliak quad-ean, bisita Ekaingo kobazuloetara, trekkinga, flyschetako bisita Zumaian eta Deban, surfa, kayaka...
Zatoz Lasturko Geoparkea ezagutzera!